Ohiko galderak
Enpresa Kudeaketa eta Business Data Analytics-eko ikasleen eta enpresen arteko lankidetza-ekosistemak sortzeko konfiguratzaile adimendua da, non ikasle bat praktiketan izateko beharra eskaera bihurtzen duen. Ikasleak laguntzea nahi duzun jarduerak titulazio batekin lotzen ditu.
#praktiKer-ek zure eskaera konfiguratzen laguntzen dizu eta hura garatzeko titulazio egokiena proposatzen dizu.
Gurekin harremanetan jar zaitezke eta behar duzun guztian lagunduko dizugu.
#praktiKer-ek zure eskaera konfiguratzen laguntzen dizu eta hura garatzeko titulazio egokiena proposatzen dizu.
Gurekin harremanetan jar zaitezke eta behar duzun guztian lagunduko dizugu.
Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritza
- Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Unibertsitate Gradua – myGADE.
- Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza Unibertsitate Masterra.
- Marketin Digitala Unibertsitate Masterra .
- Erakundeen Nazioartekotzea Unibertsitate Masterra – MIO.
- Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoa Unibertsitate Masterra – MTALENT.
- Administrazioa eta Finantzak Goi Mailako Zikloa.
- Salmenta eta Merkataritza- Espazioak Kudeatzea Goi Mailako Zikloa.
Business Data Analytics
- Business Data Analytics Unibertsitate Gradua – BDATA.
- Negozio Inteligentziarako Datuen Analisia Unibertsitate Masterra – MUBA.
Bi aukeren artean hauta dezakezu:
- Luzea: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Unibertsitate Graduko ikasleak.
- myGADE dual+: 3 urte.
- myGADE duala: 1,5 urte.
- Aldi baterakoa: 2 profil desberdin.
- Gradu edo Unibertsitate Masterreko azken urteko ikasleak : 5 eta 12 hilabete bitartean.
- Goi Mailako Heziketa Zikloetako azken urteko ikasleak: 3 eta 12 hilabete bitartean.
- Iraupena hautatu: luzea (3 edo 1.5 urte) ala aldi baterakoa (3 eta 12 hilabete bitartean).
- Iraupen luzea hautatu baduzu:
- Hautatu, aukeren zerrendatik, ikasleak egingo dituen jarduerak.
- Egin eskaera zuen beherretara hobekien egokitzen den aukera zehaztuz (3 edo 1,5 urte).
- Aldi baterako iraupena hautatu baduzu:
- Hautatu, aukeren zerrendatik, ikasleak egingo dituen jarduerak.
- Garapen maila zehaztu* eta praktikaldiaren denbora banatu.
*hautatutako jardueren konpetentzia-maila edo jardueraren gauzatze-sakontasuna. - Esleitutako titulazio-proposamenarekin egin eskaera.
- Jarduera bat ikasleak enpresan egingo duen eginkizun bat da.
- Ikasleek #praktiKer-en aurkituko dituzun jarduerak planifikatzen, garatzen, kontrolatzen eta doitzen lagundu dezakete.
- Gehienez 10 jarduera hautatu ditzakezu. Hautaketaren dibertsitatea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago hurbilduko da eskaera titulazio orokorretara (myGADE eta Heziketa Zikloak).
- Titulazio espezialista bakoitzak zenbait jarduera espezifiko ditu lotuta, ikasleak bere praktiketan garatu beharreko gaitasunekin bat datozenak. Titulazio espezialista konkretu batean interesatua bazaude, horietako bat aukeratu behar duzu. Titulazioaren araberako bilatzaileak erraz identifikatzen lagunduko dizu.
- Pentsa ezazu zein konpetentzia-maila edo sakontasunera iristea nahi duzun ikaslea jardueraren garapenean.
- Zenbat eta handiagoa izan, eskaera hobeto egokituko da titulazio espezialistetara (Unibertsitate Masterrak eta/edo Business Data Analytics).
- Normalean, garapen-mailak honela lotuko dira:
- Praktikaren iraupen osoan pentsatu eta hautatutako jarduera bakoitzari ikasleak eskaintzea nahi duzun denbora banatu.
- Gutxienez %10eko tarteetan egin behar da, %100era iritsi arte.
- Egiten ari zaren hautaketako urrats bakoitzean, hautagaiak diren titulazioak identifikatu eta zuriz argitzen ditu.
- Praktikaren konfigurazioa amaitzean, esleitutako titulazioa laranja kolorez agertuko da.
- Bai, beti egin dezakezu atzera.
- Pantaila bakoitzean zure hautaketa alda dezakezu, egindako aldaketek titulazioaren esleipenean nola eragiten duten ikusiz.
- Ez, ez da zuzeneko esleipena.
- #praktiKer-ek eskatutako praktika garatzeko titulaziorik egokiena zein den erakusten dizu.
- Esleipena profil bakoitzaren disponibilitateari lotuta dago. Deialdi bakoitzaren datak kontuan izatea gomendatzen dizugu.
- Eskaera jaso ondoren, #futurenetWORK-eko ekipoak lehenbailehen bideratuko du eskaera eta zurekin jarriko da harremanetan ikaslearen hautaketa prozesua aktibatzeko.
- Ikaslea Unibertsitate Gradu edo Master bat ikasten ari bada, praktikak UZTAILAREN 11ko 592/2014 Errege Dektretuaren arabera arautzen dira, Kanpoko Praktika Akademikoak garatzeko. Bertan adierazten den bezala, praktikak unibertsitateak emandako hezkuntza-lankidetzako hitzarmen baten bidez formalizatzen dira.
- Ikaslea Goi-Mailako Heziketa-Ziklo bat ikasten ari bada, praktiken modalitate hau arautzen
duen berariazko kontratu bat dago EAEn: Ikas-ekinezko Heziketarako Kontratua. Gainera, Eusko Jaurlaritzak emandako eta fakultateak kudeaturiko beka baten bidez ere formaliza daiteke.
- Kostu osoa bitan banatzen da:
- Gizarte Segurantzako altatik deribatutakoa.
- lkasleari zuzenean emango diozun laguntza-poltsa eta normalean, %2ko PFEZ-aren atxikipena aplikatzen da.
- Gizarte Segurantza: Praktika kurrikular eta ez kurrikularrak RCLE 9939 | 10,06€ko hileko kostua
- Ikaslearentzako Laguntza- poltsa gomendatua:
- Helburua: LGS (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata) dedikazioarekiko proportzionala. 8,26€ gordin/orduko
- Gutxienez: 6,5€ gordin/orduko
- LH dualaren kasuan, legezko gutxienekoa = LGS.